XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARDI BELTZA URBIAKO LARREETAN

Irati Goikoetxea

Beasain, 14 urte

Jadanik udazkeneko ekinozioaren bihotzean gaude, egunak moztuz doaz eta, aitzitik, gauak geroz eta luzeagoak dira.

Eguzkiak, zeruko erregeak, negua gerturatzen doan heinean, indarge, bere izpiak ahulago igortzen ditu.

Aldi berean, aspaldi honetan, mendebala lagun duela hego-haizea txistuka dabil inguruak laztanduz.

Lurrazala, erreginaren pare, hosto nabarrez osaturiko soineko luze eta zabal batez jantzia da.

Oinkada bakoitzeko hostoen kriskitin hotsaz hornitzen da paraje hauetako une oro.

Aizkorri mendilerroaren magalean, Aratz, Aloña eta Aketegik, portzelana finez eginiko katilu eder bat osatzen dute, bertako uzta gozoa ardien diti bilakatzen delarik.

-Bbbbeeeee!!!

Duela hiru ordu utzi ditut Gorbeiako larreak eta orain, hementxe aurkitzen naiz leku paregabe honetan ehundaka ardi inguruan ditudala.

-Bbbbeeeee!!!

Bat-batean ardi guztiak niri begira jarri dira, lurrean duten bazkaz erabat ahaztu balira bezala.

Arras luzea egin zaidan isilunea hautsi asmoz, honela mintzatu natzaie:

-Zelan zagozie?

Nire galderak ez du erantzunik aurkitu;